Zer da INDEUS?

INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma da, SPRI – Enpresen garapenerako euskal Agentziak abiarazitakoa, Energiaren Euskal Erakundearekin, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin eta hainbat euskal enpresakin lankidetzan, besteak beste Ampo, Caf, Ceit, Cikautxo, Copreci, Danobat, Eika, Elay, Goizper, Irizar, Maier, Orkli, Petronor, Tecnalia eta Ulma Taldea.

Helburua

Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUS egitasmoak.

Funtzioak eta funtzionamendua

Enpresaren kudeaketa euskaraz egiteko, euskara lan hizkuntza izateko edota euskarari presentzia ematen hasteko prozesuetan sortzen diren zailtasunak, oztopoak eta premiak identifikatzea eta arazoei irtenbide bat aurkitzeko ahaleginak egitea da INDEUSen funtzioa.

Funtzio hori betetzeko, hiru lantaldetan egituratu dira partaideak:

INGURU DIGITALA – Lantalde honek hartzen duen esparrua oso zabala bada ere, arlo batzuk zehaztu dira, lantalde honetan jorratzeko: enpresei zuzendutako laguntza programetan euskara baloratzea, prestakuntza jardunak, hiztegi propioak eta glosarioak, zibersegurtasuna, software librea, kudeaketa sistemak eta gune digitala.

EUSKARAZKO PRODUKTUAK – Hizkuntzaren kanpo eta barruko paisaia enpresetan, enpresek erabiltzen dituzten erremintak identifikatu (euskeraz dauden ala ez aztertu), erreminta horiek egiten dituzten enpresak identifikatu, diru-laguntza programak garatu.

LAUGARREN LANTALDEAEuskara gutxi erabiltzen duten enpresentzako gunea da laugarren lantalde hau, euskara erabiltzeko dituzten zaitasunak identifikatzeko eta eskura izan ditzaketen laguntzen berri emateko; baita ekimeneko gainerako lantaldeetako enpresen jardun egokiak ezagutzeko aukera izateko ere.