INDUSTRIA BERRIAREN HIZTEGIA

Industria berriaren hiztegia.png https://www.spri.eus/hiztegia

Industriaren Euskal Plataformaren sorrera bultzatzearekin batera, SPRIk hiztegi berri bat egitea erabaki zuen, etengabe hitz berriak sortzen dituen industriaren alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua hain zuzen ere. Honenbestez, SPRIk bere alea jarri nahi izan du euskararen normalizazio-prozesuan, Industria Berriaren alorrean duen sustatzaile-rola hizkuntzaren eremura ere ekarrita.

Industria Berriaren Hiztegiaren nahia: batetik, jada sortuta dauden euskarazko terminoen zuzentasuna eta egokitasuna aztertzea edo termino berriak proposatzea; bestetik, oraindik euskarazko ordainik ez duten kontzeptuak izendatzeko euskarazko terminoak sortzea, erabiltzaileak aukera hori ere eskura izan dezan.