INDEUSeko Lantaldeen bilerak

Martxoaren 22 eta 23an egin dira Industriaren Euskal Plataformako hiru lantaldeen bilerak

Euskarazko Produktuak, Inguru Digitala eta Atariko Lantaldea osatzen duten enpresa eta erakundeetako ordezkariek astelehen eta asteartean egin dituzte 2021eko jarduna abiarazteko bilerak. Otsailaren 25ean egindako Batzar Orokorrean mahai gainean jarritako erronkak aztertu eta datozen hilabeteotan egingo dituzten lanak zehaztu dira bilerotan. 

INDEUSeko gaiak aztertzeaz gain, plataformako kideek EKIN proiektua ezagutzeko aukera izan dute, Vicomtech eta Uzeiren eskutik: EKIN, aurrerapausu bat lengoaia-naturalaren eta industria-makinen arteko interakzioari begira, baita euskaraz ere