Bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen ikasteko tailerra euskaraz, Enpresa Digitalaren eskutik

  • OBS Studio (Open Broadcaster Software) software libreko tresna erabiltzen ikasteko tailerra ekainaren 22 eta 23an egingo da online

Miramon Enpresa Digitalak 5 orduko tailerra antolatu du bideoak eta konferentzia profesionalak sortzen dituen OBS Studio tresna erabiltzen ikasteko. OBS Studio (Open Broadcaster Software) software libreko tresna bat da, eta aukera ematen dizu bideo-grabazioak eta zuzeneko emanaldiak egiteko hainbat plataformatan, modu errazean eta akabera profesionalarekin.

Ikastaroa ekainaren 22an eta 23an egingo da, online.

Informazio gehiagorako eta izena emateko klikatu hemen: https://labur.eus/rYha0