Aurtengo hirugarren bilera egin dute INDEUSeko Lantaldeek

  • Ekimenean parte hartzen duten enpresa eta erakundeetako 28 ordezkari bildu ditu maiatzeko topaketak

Maiatzaren 27an bildu dira INDEUS ekimenean parte hartzen duten enpresak eta erakundeak, orain arte egindako lanak aztertu eta hemendik aurrera egin beharrekoak erabakitzeko.

Jaurlaritzak onartu berri dituen Hizkuntza Irizpideak izan dira mintzagai, besteak beste, bileraren lehen atalean; ondoren lantaldeka banatu dira parte hartzaileak, lantalde bakoitzari dagozkion gaiei buruz hitz egiteko.

Atariko lantaldeko partaideek Elayk euskara lan-hizkuntza bihurtzeko egindako ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute Anaje Narbaizaren eskutik; baita Jaurlaritzak euskara planak garatzeko ematen dituen laguntzen berri jasotzeko ere.

Inguru Digitala eta Euskarazko Produktuak lantaldeetan, enpresentzat softwareak garatzen dituzten enpresak, euskarazko bertsioa duten softwareak eta hezkuntzako eragileekin harremanaz hitz egin dute besteak beste.